Lacunzak elkartasunaren aldeko apustua egin du azoka solidarioa, erakusketa, eta bestelako jarduerak antolatuz

LACUNZAk antolatutako Elkartasunaren Astea abenduaren 11 eta 15a bitartean ospatuko da Errenterian. Ekimen honen bitartez, NBEren errefuxiatuentzako ACNUR agentziak egindako “En sus zapatos” erakusketa baliatuko da errefuxiatuen egoeraren inguruko sentsibilizazioa egiteko, eta gainera, Zaporeak proiekturako dirua bilduko da.
Erakusketa hori Lacunza akademiak NBEren errefuxiatuentzako agentziarekin duen lankidetza-hitzarmenaren baitan kokatuta dago, izan ere, 6 eta 12 urte bitarteko 150 haur errefuxiatu eskolaratzeko “Educa un niño” proiektuan laguntzen baitu.
Erakusketaren xedea, bisitariak errefuxiatuen tokian kokatzea da, euren bizipenen inguruko ibilbidea eginez, hau da, errefuxiatu izatera iristeko prozesuaren bizipenak eta dilemak erakutsiz. Mundu osoan milaka pertsonek egunero bizitzen dituzten ziurgabetasun eta gabezia sentsazioak islatzen ditu erakusketak.
Zuk ere lagundu dezakezu. Datorren abenduaren 15ean azoka solidarioa egingo da Niessen Merkataritza Gunearen laguntzarekin; Merkataritza Guneak kaleko mailan duen galerian “Beautiful Words” produktuak jarriko dira salgai, eta bertako 10 artistek parte hartu dute ingelesezko eta frantsesezko hitzekin ilustrazioak eginez. Salmentan lortuko den %100a Etiopian eta Chíos (Grezia) uhartean proiektuak garatzen dituen Zaporeak GKEra bideratuko da.
http://www.lacunza.es/comprometidos-con-la-sociedad
Niessen Merkataritza Gunea Minbiziaren Aurkako Elkartearekin bat elkarlanean arituko da
Niessen Merkataritza Guneak eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak bat egingo dute datorren hilabeteetan gaixotasun honen kontrako borrokan.
AECC-ko boluntarioak Merkataritza Guneko galerian egongo dira apirilaren 22an, maiatzaren 6an eta ekainaren 17an,“Bakarrik zaudela uste baduzu ez gaituzu ezagutzen” kanpainaren barruan elkarterako bazkideak lortzeko.
AECC elkarteak doako laguntza psikologikoa eta arreta sozial profesionala eskaintzen du minbizia duten gaixoentzat eta beren senideentzat.

Otsailaren 19an eta 20an ACNUR nazioarteko GKEa Niessen Merkataritza Gunean egongo da.

Otsailaren 19an eta 20an ACNUR-ek Niessen Merkataritza Guneko galerian stand bat instalatuko du bertako bezeroei GKE honek Errefuxiatuen arazoaren aurrean egiten dituen lan-humanitarioaren eta kausarekin laguntzeko dauden aukeren berri emateko.
Bildutakoa jasotzerako orduan errefuxiatuek izango dute lehentasuna. Milaka pertsonaren ekarpenei esker, ACNUR laguntza humanitarioa bidaltzen ari da errefuxiatuen bizitza hobetzeko helburuarekin. Besteak beste, honelako artikuluak jaso dituzte: babeserako oinarrizkoak direnak, koltxoiak, sukaldeko tresnak, negurako babestekoak, elikadurazkoak, saneamenduzkoak...
Niessen Merkataritza Guneak ekimen honekin kausa solidario honetan parte hartu nahi du.
Azaroaren 29an egindako elikagaien bilketa arrakastatsua

Aurreko azaroaren 29an, Elikagaien bankuak egindako kanpainaren barruan, Niessenek elikagaien bilketa arrakastatsua egin zuen Eroskiren laguntzarekin bat. Beste behin Errenteriako biztanleek beren eskuzabaltasuna eta elkartasuna erakutsi dituzte behar gehien dutenekin eta euren laguntzari esker galkorrak ez diren 20.000 kg baino elikagai gehiago biltzea lortu zen. Merkataritza Zentroko bezeroek ematen zuten produktu andanaren aurrean, Niessenera hurbildu ziren bolondresak atsedenik gabe aritu ziren lanean.