Este sitio web utiliza cookies. Si continúa utilizando el sitio web, usted autoriza el uso de cookies. Más información

El Centro

Sarrera

Introduccion plaza

Niessen Merkataritza Gunea Errenteriako Erdigunean dago, Gipuzkoako hirugarren hiririk populatuenean hain zuzen ere. Ireki zen egunetik bertatik inguruan erreferentziazko merkataritza-puntuan bilakatu zen, une horretara arte ez zegoen eta bezeroek eskatzen zuten eskaintza egitera etorri baitzen. Bertan, arropa-dendetako eskaintzarik onenak eta ostalaritzarik anitzena uztartzen dira. Irekieratik hona bilakaera etengabea izan du Merkataritza Gune honek, eskaintzen duen merkataritza-aukera zabala hobetzen joateko asmoz, eta inguruan ez dauden ospe handiko eragileak erakarri ditu bertara. Hori izan da gune honek izandako arrakasta handienetakoa, beti ere bestelako aisia-eskaintza zabala ere ematen duela, instalazio handi eta modernoak dituen eta lehiakideek baino prezio baxuagoa eskaintzen duen Niessen Zinemak 3D esaterako. Gainera, Merkataritza Gunearen baitan merkatu tradizionala ere badu, kalitate/prezio eskaintza paregabea egiten duten 15 posturekin, hizkuntza-akademia bat, eta txikienentzako haur-parke bat ere baditu.

Sarbide errazekoa den lurpeko aparkalekua du Zentroak, ordainduzko 200 plaza dituena, inguruko udalerrietatik Zentrora etortzen diren bisitariei erosotasunik handiena eskaintzen diena.

Familia guztiarentzako Merkataritza Gunea da Niessen, erosketetan aurreztu ahal izateko aukera ematen duena, izan ere, 12.000 m2 baino gehiagoko azaleran kokatuta dauden eragileek prezio ezin hobeak eskaintzen baitituzte.