Opera eta Ballet ikuskizunak

Fausto

30-04-2019

Faustoren istorioaren hainbat bertsio daude, bere arima Deabruari saltzen diola gaztetasuna eta boterearen truke, baina Gounoden opera da erakargarrienetako bat oraindik ere. Michael Fabiano da protagonista, Faustoren paperarekin, Diana Damrau da bere Marguerite maitea eta Erwin Schrott da Mefistofeles gaiztoa.

 

Protagonisten paper bertutetsuek, koro handi batek, eszenografia harrigarriak, balletak eta estasizko-finaleak laburtzen dute antzerki-ikuskizun hau: opera frantses bikainaren luxuzko dimentsioa jartzen da agerian zoragarriki David McVicarren produkzio honetan, 1870. urteko Parisen girotua. Horretaz gain, oso ezagunak diren operaren hainbat momentu ditu musikak, nazioarteko abeslari handiek eta Royal Opera Chorus-ak interpretatua.



ERRESERBATU ZURE SARRERA HEMEN

Mix Ballet

16-05-2019

The Royal Balleten alde kontenporaneoa gaur egungo hiru koreografo gailenek sinatutako obretan azaltzen da islatua. Christopher Wheeldonen Within the Golden Hour, banandu eta elkarren artean nahasten diren zazpi bikoteetan oinarritua dago, Vivaldi eta Bossoren musikarekin, ilunabarrak iradokitzen dituen koloreekin argiztaturik dago.

Crystal Piteren Flight Pattern, lehenengo aldiz berritzen den obrak, talde-dantza erabiltzen du eta Góreckiren Abesti Arranguratsuen Sinfonia musika ezagunaz hornitzen da, migrazioaren inguruko hausnarketa bizi eta grinatsua egiteko. Bata eta bestearen artean, Sidi Larbi Cherkaouiren obra berria dago, The Royal Balletarentzat sortua, nazioarteko estreinaldian.



ERRESERBATU ZURE SARRERA HEMEN

Romeo y Julieta

11-06-2019

Shakespeareren maitasun istorio ahaztezina, nazioartean ezaguna da. 1965an The Royal Balletarekin estreinatu zenetik, Kenneth MacMillanen Romeo eta Julieta ballet klasiko moderno bat bihurtu da. Koreografiak bikote gaztea maitemintzen deneko emozioak harrapatzen ditu, amaiera tragiko batera bultzatuko dituen oztopoei aurre eginez.

 

Emanaldi bakoitzak dantzari berriei dohakabeko maitaleak izateko aukera ematen die. Konpainia osoak koloreak eta akzioa eransten dizkio garaiko Verona errenazentistari. Bat batean, jendez gainezka dagoen merkatu batean familien arteko gatazka pizten da, ezpatak eta guzti, eta honek tragedia ekarriko du bai Montesco eta bai Capuleto sendientzat.



ERRESERBATU ZURE SARRERA HEMEN