Aladdin

Zuzendaria: Guy Ritchie
Herritartasuna: USA
Banatzailea: Buena Vista International Spain
Genero: Acción
Interpretatzaileak: Will Smith, Mena Massoud, Naomi Scott, Marwan Kenzari, Navid Negahban, Nasim Pedrad, Billy Magnussen, Numan Acar
 


Sinopsia

Agrabah izeneko arabiar erresuma mitikoko paisaia exotikoan gertatzen da trama. Gazte argia da Aladdin, eta nahiz eta pobrezia larrian bizi, sultanaren alaba ederrarekin, Jasminekin, ezkontzea amesten du. Patua tarteko, sultanaren bisir maltzurrak, Jafar izenekoak, Aladdin morroitzat hartu, eta Leize Magiko sakonetik kriseilu miragarria eskuratzen lagun diezaion eskatzen dio. Gazteak lanpara aurkitzen du. Barruan, jenio bat bizi da, zeinak hiru desira betearaziko dizkion askatzen duenari. Aladdin eta bisirra aurkari bihurtzen dira; jenioa, berriz, lagun izango du, eta haren laguntzari esker, printze aberats eta lerden moduan aurkezten da Aladdin. Alabaina, ez du lortzen printzesa bere aberastasunengatik erakartzea; aitzitik, gaztearen izaerak txunditzen du neska. Lagunak ditu Abu tximino etxekotua, jenioa bera eta alfonbra hegalaria, eta horien laguntzarekin, erresuma Jafar maltzurraren azpijokotik salbatzen ahalegintzen da Aladdin, bai eta bere ametsak egia bihurtzen ere.

Ostirala Larunbata Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna
23/08 (Hoy) 24/08 25/08 26/08 27/08 28/08 29/08