Zentroa

Lege-oharra

www.centrocomercialniessen.es Interneteko domeinua A-20683660 IFK eta Urnieta 19, 20018 DONOSTIA (GIPUZKOA) helbidea duen MURIAS CENTER 4 SAren jabetza da.

LEGEDIA
Oro har, ENPRESAren eta webgune honetan eskainitako zerbitzuetako Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako lege eta jurisdikzioen menpekoak dira.

ERABILERA ETA ERABILTZAILEEK BISTARATZEA
Erabiltzaileari jakinarazi zaio, eta honek ontzat eman du, webgune hau bistaratzeak ez dakarrela, inolaz ere, ENPRESArekin edo bere ezein delegaziorekin (izanez gero) harreman komertzial bat hasi izana.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webguneko edukien jabetza intelektualari buruzko eskubideak ENPRESArenak dira, diseinu grafikoa eta kodeak barne, eta, beraz, berauek erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, aldatzea edo webguneko edukiekin egin daitekeen bestelako jarduerarik egitea debekatuta dago, baita iturria aipatuta ere, ez bada ENPRESAren idatzizko baimena jasota.

WEBGUNEAREN EDUKIA ETA ESTEKAK (LINK-AK)
ENPRESAk eskubidea du webguneko informazioa eguneratu, aldatu edo kentzeko, eta zenbait erabiltzaileri informazio hori bistaratzea mugatu edo ekidin ahal izango du.

ENPRESAren jabetzakoak diren web orrialdeetako “Link” edo esteken bitartez hirugarrengoen webguneetara joz gero, bertan dagoen informazioari buruzko ardurarik ez du bere gain hartzen ENPRESAk. ENPRESAren jabetzakoak diren web orrietako “Link” edo esteken xedea informatiboa da soilik, eta ez da inolaz ere iradokizun, inbitazio edo gomendio moduan joko. Horregatik, Lege Ohar hau eta Pribatutasun Politika bera soilik ENPRESAren webgunean aplikatzekoa izango da, eta ez da bermatzen esteken bitartez bistaratzen diren webguneetan halakorik aplikatuko denik.